domingo, 17 de noviembre de 2013

Bizikidetza positiboa gelan: Irakasle-profila : MATERIALA

Tailerrean erabili zen materiala igotzen dugu. Irakurri eta deskargatu ahal duzu (pdf formatoan) erabiltzeko.
Subimos el material usado en el taller. Puedes leerlo y descargarlo para su utilización (está en formato pdf).


PASOS CLAVE:
  1. Gestión de aula
  2. Construyendo relaciones
  3. Clima social
  4. Aprendizaje ajustado
  5. Relaciones familia-escuela

Artxibo batekin problemaren bat sortzen bada edo beste formato batean interesatzen bazaizu, bidali mezua.
Si surge algún problema con cualquier archivo o te interesa en otro formato, envianos un mensaje.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Mikel Agirregabiriaren interbentzioa

Hona hemen Josik grabaturiko lehen Jardunaldiaren hitzaldia. Beti bezala, Mikel-ek hezkuntza gaian dituen kemena, pasioa eta pentsamenduak isladatzen dira bertan. Aurretik joatea, aldez aurretiko ikuspegia adieraztea eskertzekoa da. Diskurtsua etikatik, konpromisotik, herritartasunatik erakia. Ikastetxea gizarte eraldatzeko erakunde bezala duen garrantzia azpimarratu egin du.



lunes, 11 de noviembre de 2013

Konpetentzia digitala: Irakasleen errola. Tailerra

Xabier Mujikak zuzendu zuen tailer hau. Xabier kolaboratzaile moduan aritzen da Berritzegune Nagusian eta Eskola 2.0 ekimena martxan jarri zenetik ari da hainbat lan-esparrutan (lankidetza proiektuak, metodologia aktiboak, metodologia vs teknologia...) hausnarketa bikainak egiten.

Oraingoan, konpetentzia digitalaren markoa joan da aztertzen, azpikonpetentzia bakoitza irakasleen lanean nola isla daitekeen aztertzen eta era egokian lantzeko adibideak jartzen (bai lehen bai bigarren hezkuntzan).Batez ere saiatu da parte hartu dutenen hausnarketa bideratzen: ba al da nahikoa testu liburua era digitalean jartzea gure ikasleak konpetenteak izateko? Lortuko da konpetenteak izaten ez badugu garatzen pentsamendu kritikoa? Herritar digitalak izango dira ez badira haien ikasteko prozesuaren jabe, arduradun eta eragile nagusiak?


Xabier aholkularia izateaz gain maisua denez, argi dauka metodologia dela erronka nagusia. Eta horretarako jarduera anitz proposatu ditu, bai irakasle gisa era aktiboan kolaboratzeko sarean (e-twinning, Erasmus +) bai gure ikasleekin batera (Asmakilo, Gure herrietan zeharPelutxe , Hamaika haizetara). Learning by doing leloari jarraituz, irakasleak gure aprendizaiaren eragile aktiboak bagara, gure ikasleek ere aktiboagoak izateko aukera gehiago izango dute.

Estekak, esandakoa eta abarrak ondoko Storify-n duzue: